Altzoa elkartekoekin batera kalean puntua eta kakorratz-lana egiteko aukera egongo da bihar
Emakumeenganako indarkeria salatzeko ekitaldia Untzagan egingo da, 11:00etatik 13:30era.
2026/06/12
21:19
Silbia Hernandez Arrazola
Puntuaren eta kakorratz-lanaren nazioarteko eguna ospatuko da bihar Eibarren, Altzo alargunen elkartearen eskutik. Elkarteko kideak Untzagan egongo dira, 11:00etatik 13:30era, gerturatzen diren guztiei irakasteko eta laguntzeko prest. Urtero antolatzen den ekimenarekin emakumeen aurkako indarkeria ikusarazi nahi dute. Puntua eta kakorratz lana egiteko behar den materiala elkartekoek ipiniko dute eskuragarri, nahi duenak bat egiteko aukera izan dezan. Altzoa elkartekoek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte indarkeria sexistari egitasmoarekin bat egitera.