‘Hiri martiria’, historiari begietara begira
2017/04/23
18:08
eta kitto!
Ferdinando Raffaelli Aviazione Legionariako koronelaren eta Igino Mencarelli 24. eskuadrako buruaren agindupean 1937ko apirilaren 24 eta 25ean Soriatik irten ziren Romeo RO-37 bis eta Savoia 79 hegazkinek Eibarko historia aldatuko zuten. Italiako ‘Gezi Beltzek’, Espainiako matxinatuen eskutik, herria goitik behera suntsitu zuten. Sei urte lehenago II. Errepublika aldarrikatu zen tokira infernua ekarri zuten, egun bat geroago, apirilaren 26an, Mola jeneralaren tropek Eibar mendean hartzeko.
‘Hiri martiria’ deitu zion prentsak Eibarri 1937ko bonbardaketen ostean. San Andres parrokia eta eraikin gutxi batzuk geratu ziren bakarrik zutik, baina 80 urte pasa ostean, beste gauza batek tinko iraun du, memoriak.
Etorkizunera pausoak emateko atzera begiratzen duen herria da Eibar. Beraz, hitzaldi, tailer eta kontzertuak eskainiko dira basakeriak gure etxeko ateak jo zituela oroitzeko.
Fusiren hitzaldia 25ean
Juan Pablo Fusi historialariak ‘Reflexiones sobre la Guerra Civil’ hitzaldia eskainiko du apirilaren 25ean 19:30ean Coliseoan. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean historian doktorea, Oxfordeko Unibertsitatean filosofian doktorea eta New Yorkeko Unibertsitatean Honoris Causa da Fusi, eta Espainia eta Euskal Herriko historia aztertu ditu gehien bat.
Egun berean, ‘gerrazibilaeibarren’ telefono mugikorrentzako doako aplikazioan dauden hiri-ibilbideen aurkezpena egingo da. Eibarko gerra-frontearen historia ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira audio-gida, bideo, testu, argazki, mapa eta bisitarientzako argibideen bitartez.
Apirilaren 25ean bertan, Egogain kalean (sasoi hartan O’Donell izena zuen kalean), Labaderokua gerra-babeslekuan bonba batek jo eta lurrean zulo ikaragarria egin zuen tokian, hori irudikatzen laguntzeko, joko bisual modukoa egiten duen teknikaz baliatuz.
Hitzaldi dramatizatu ikusgarria
Bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko, ‘Eibar 1937. 80 urte’ izeneko hitzaldi dramatizatua eskainiko da hilaren 28an Coliseoan 20:30etan (sarrerak 5 eurotan). Bertan, Jesus Gutierrez historialariak, Nerea Arriola biolin-jotzaileak, Biraka Dantza Taldeak, Koro Gazteak, Kezka Dantza Taldeak, Lekim animazioak, Itzamna akademiak eta bertako antzezleek hartuko dute parte.
Itzamnako Andoni Zabalak adierazi digunez, “ikustekoa izango da”. Ordubete eta erdian Eibarko historian hain garrantzitsuak izan ziren momentuak kontatuko dira, “modu ikusgarri eta entretenigarrian”.
Zabala bera izan da bonbardaketaren 80. urteurrenaren kartelaren egilea. Hainbat argazki uztartu ditu bertan, San Andres elizarena (“zerbait ikonikoa bilatzen nuen”), Mola jenerala eta Francorena, eta berak irudikatutako zortzi hegazkin italiarrak.
Klariona tailerra eta kontzertua
Apirilaren 29an, zapatuan, klarionekin 1936a baino lehenagoko Eibarko planoak egiteko tailerra egingo da Untzagan 16:00etatik 20:30etara. Honen ostean, herriko plazak ‘Eibar 1937. 80 urte’ ikuskizuna jasoko du 22:00etan, doan.
Ekintzei amaiera emateko, Cielito musika bandak kontzertu berezia eskainiko du hilaren 30ean, domeka, 12:30etan Coliseoan. Kasu honetan, gerrako filmetako soinu-bandak joko dituzte.