Enrique Zuazua matematikariak ikerketarako 2'5 milioi euroko laguntza jasoko du Europatik
2016/04/15
09:42
eta kitto!
Europako Ikerkuntza Kontseiluak Espainiako ikerketa zentruetan fisika, biomedikuntza eta gizarte zientzia moduko esparruetan beharrean diharduten hamabi ikertzaileri 25 milioi euro emango dizkio eta laguntza jasoko duenetako bat Enrique Zuazua matematikari eibartarra izango da. Basque Center for Applied Mathematics-en dagoen Zuazuak ikerketa proiektuetarako 2'5 milioira arteko laguntza jaso dezake bost urteko epean Advanced Grants izeneko diru-laguntzari esker.