Errefuxiatuei buruzko ‘Asylum’ proiektuak gaur zabalduko ditu ateak

Errefuxiatuei  buruzko  ‘Asylum’  proiektuak  gaur  zabalduko  ditu  ateak
04 Uzt
12:55

Unax Blanco eibartarrak Grezian zuzendutako “Refugiados, camino a ninguna parte” dokumentala ETB-n maiatzak 6an eman zutenetik hilabete baino gehiago pasatu dela, eta hango errefuxiatuen egoera gero eta latzagoa izan arren notizia izateari laga diola ikusita, “musika, argazki eta irudien bitartez errefuxiatuen egoera salatzeko asmoz” Asylum izeneko proiektua martxan ipintzea erabaki dute. Lehen etapa Eibarren izango du proiektuak  uztailaren 4tik, hau da gaurtik, 7ra bitartean Portalean.

Gaur, 18:30ean Josu Peña argazkilariaren “Lotsa” erakusketa inauguratuko dute eta, horrekin batera, Maite Arroitajauregi, Miren Narbaiza eta Zaloa Urainek kontzertua emango dute. Erakusketa uztailaren 5ean eta 6an ikusgai egongo da, 18:30etik 20:30era.

Uztailaren 6an Areto Nagusian, Josu Peña argazkilaria, Arrate Berasaluze Chiosetik etorri berri den CAREko kidea eta baita Ane Ojanguren eta Manu Ledo martxoan Lesbosen bolondres aritu izan zirenekin solasaldia antolatu dute.

Uztailaren 7rako, berriz, Euskal Telebistan eman zuten dokumentala proiektatuko dute (19:00etan) eta, ondoren, 20:00etan Greziako gaur egungo egoerari buruzko solasaldia egingo da Ane Irazabal (ETB-ko kazetaria), Unax Blanco (dokumentalaren zuzendaria), Dani Rivas (Zaporeak proiektua) eta Iñigo Unzetarekin (SMH GKE-ko kooperantea).

KARTELA REFUS

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »