Kontuz Endesa-ko saltzaileekin

0    Berriak, Eibar 
Silbia
Kontuz  Endesa-ko  saltzaileekin
17 Aza
9:42

Eibarko Kontsumitzaileen Udal Bulegotik bidali duten oharraren arabera, ENDESA-ko komertzialak herrian, etxerik etxe dabiltza, gasaren kontadoreak aldatzeko sinadurak jasotzen, baina herritarrak ohartarazi nahi dituzte, gezurretan dabiltzalako: sinadurak ez dira kontadoreak aldatzeko, gas eta argindarraren kontratuak aldatzeko baizik. Horren aurrean, eta nahi barik kontratu aldaketarik ez egiteko, hainbat aholku eman dituzte: ez laga inori gas edo argindarraren fakturarik; akreditazioa eskatu; informazio argia izan ezean, ez sinatu inolako agiririk; edozein modutan ere, sinatuz gero, 14 eguneko epea dago bertan behera lagatzeko; eta zalantzarik izanez gero, Udaltzaingora deitu.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »