San Juanetatik San Pedroetara zuzen-zuzenean
2016/06/27
12:17
eta kitto!
San Juan jaiak agurtu bezain laster hasiko gara San Pedro jaiak ospatzen, tartean atseden hartzeko egun bakarra hartu barik. Ekainaren 27an, astelehenean hasiko dira Karmen kaleko parkean Beheko Tokia jubilatuen etxekoek antolatutako jarduerak: arratsaldeko 16:30ean umeendako txokolate-jana prestatu dute eta, jarraian, jokoak (lapikoak apurtzen, zaku-lasterketa…) eta Gorriti eta bere animaliak ailegatuko dira. Bihar eguerditik aurrera hasiko dira ospakizunekin, toka eta igel-toka txapelketarekin. Baina ekitaldi gehienak arratsaldez izango dira: 18:00etan "Nathali y sus boleros" musika emanaldia hasiko da eta, jarraian, Esperientzia Eskolako azken promozioaren eskutik sortu duten Emaedamba taldeak batukada eskainiko du estreinekoz. Ondoren Kaleetan Kantuz taldearen txanda izango da eta, eguna agurtzeko, dantzaldia egingo da Tukan taldearekin. Eta hilaren 29an, San Pedro egunean, 12:00etan Karmengo Amaren elizan meza egingo da, Eibarko Koru Gaztiarekin. Toka eta igel-toka txapelketako irabazleei sariak banatuta agurtuko dituzte jaiak, datorren urtera arte.
Sanpedroak Karmen kalean
Astelehena 27
16:30: Txokolate-jana.
17:00: Umeendako jokoak.
19:00: Gorriti eta bere animaliak.
Martitzena 28
12:00: Toka eta igel-toka txapelketa.
18:00: “Nathali y sus boleros” musika emanaldia.
19:00: Emaedamba batukada.
20:00: Kaleetan kantuz taldearen emanaldia.
21:00: Piskolabisa.
21:30: Dantzaldia Tukan taldearekin.
Eguaztena 29 (San Pedro Eguna)
12:00: Meza Eibarko Koro Gaztearekin. Karmengo Amaren elizan.
13:00: Toka eta igel-toka txapelketaren sari-banaketa eta piskolabisa.
Sanpedroak Karmen kalean
Astelehena 27
16:30: Txokolate-jana.
17:00: Umeendako jokoak.
19:00: Gorriti eta bere animaliak.
Martitzena 28
12:00: Toka eta igel-toka txapelketa.
18:00: “Nathali y sus boleros” musika emanaldia.
19:00: Emaedamba batukada.
20:00: Kaleetan kantuz taldearen emanaldia.
21:00: Piskolabisa.
21:30: Dantzaldia Tukan taldearekin.
Eguaztena 29 (San Pedro Eguna)
12:00: Meza Eibarko Koro Gaztearekin. Karmengo Amaren elizan.
13:00: Toka eta igel-toka txapelketaren sari-banaketa eta piskolabisa.