"Umorea" bakarrizketa otsailaren 14an

"Umorea" bakarrizketa otsailaren 14an
2017/02/02 eta kitto!
Otsailaren 14an, martitzena, Jose Cruz Gurrutxaga aktoreak "Umorea" bakarrizketa ekarriko digu Eibarrera, arratsaldeko 19:00etan Portaleko areto nagusian. Barre egiteko aukera eskainiko digu azkoitiarrak berari gertatutako eta asmatutako istorioak kontatuz. Interpretazio munduan denbora luzea darama Gurrutxagak; antzerkian konpainia garrantzitsuekin egin du lan eta telebistan, besteak beste, Goenkale telesailean egin zen ezaguna. Umorezko bakarrizketaren mundua arakatuko du oraingoan, helduei "stand up" comedy-a euskaraz eskaintzeko asmoarekin.