Eibarko Musika Bandak kaleak musikaz bete ditu Santa Zezilia ospatzeko
Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna izan zen atzo (domeka, azaroak 22) eta, hori ospatzeko, asteburu osoan zehar kalejira eta emanaldi bereziak egin dituzte herriko talde ezberdinek.
2026/11/23
18:53
Silbia Hernandez Arrazola
Urtero legez, Eibarko Musika Bandak serenata eskaini zuen zapatu gauerdian, Untzaga plazatik abiatuta. Kalejiran, herriko kaleak kantuz bete zituzten, herritarrekin batera, eta musika eta giro alaia izan ziren protagonista.
Ospakizunek domekan izan zuten jarraipena, eguerdian Coliseo antzokian Eibarko Musika Bandak Santa Zeziliaren omenez eskainitako kontzertu bereziarekin.
