Euskal kantu poteoa antolatu du Gure Eskuk azaroaren 28rako

San Andres jaietako egitarauarekin bat egingo du Gure Eskuk, eta euskal kantuen bueltan elkartzeko proposamena egingo die herritarrei. Azaroaren 28an, zapatua, egingo dute kantu poteoa, 12:00etan hasita, Casinon.
Euskal kantu poteoa antolatu du Gure Eskuk azaroaren 28rako
2026/11/23 16:03
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Azaroko azken asteburuan San Andres jaiak ospatzeko hainbat ekitaldi egingo dituzte Eibarren, eta Gure Eskuk ere bat egingo du ospakizunekin. Horretarako, Euskal kantu poteoa antolatu du datorren zapaturako. Parte-hartzaileak 12:00etan abiatuko dira Casinotik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira, euskal kantutegiko abestiak elkarrekin abestuz.

Ekimenaren helburua euskarazko kantuen bidez giroa sortzea eta herritarrak elkartzea da. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekimenean parte hartzera, eta argi utzi dute animatzen diren guztiak ongi etorriak izango direla. Ez da beharrezkoa talde bateko kide izatea edo kantuan trebetasun berezirik izatea; gogoa eta parte hartzeko nahia besterik ez dira behar.

Beraz, euskal kantuak gogoko dituztenek hitzordua dute azaroaren 28an, eguerdian, Casinon.