Eskozia La Brava

Eskozia La Brava
2023/09/24 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Eskozia La Brava foball-peña edo lagunartea 1997. urtean sortu zen (ofizialki 2001an). Braveheart gogoko dute, eta baita Eskoziarekin zerikusia daukan guztia ere, “Eibar K.E.aren filosofiarekin bat datorrelako”. 80. hamarkadaren amaieran, peñako beteranoenak “Errugbiko 5 Nazio Txapelketa” ikusteko elkartzen ziren, eta eskoziarrek animatzeko zeukaten grina, kolore biziak eta banderak ikusita, gauza bera egiten hasi ziren. 10 urte inguru pasa zituzten peña ez ofizial bezala Eskoziako banderak Ipuruan eta hemendik kanpo ere erakusten, 2001. urtean ofizialki Eskozia La Brava sortu zen arte. Eskozia La Bravaren helburua Eibar K.E. jokatzen duen lekuan babestea eta kirol elkartearen eta herriaren irudi ona leku guztietara eramatea da.
Ekintza nagusiak:
– Eibar K.E. izugarri animatzea etxean jokatzen duenean.
– Beste taldeetako peñekin anaitzea.
– Eskoziatik datozen jarraitzaileei harrera egitea (Celtic, Kyde, Hibernian...)
– Etxetik kanpo jokatzen duenean, eurekin bidaiatu eta babesa eskaini.
– Tifo edo pankarta handiak prestatu.

helbidea: Ipurua Futbol Zelaia - Gol Este
twitter: @EskoziaLaBrava