“Diamonds & Rust” (Iñaki Zubillaga)

0    Iritzia 
CDwes76
“Diamonds & Rust”  (Iñaki Zubillaga)
28 Mai
11:32

Ia ba, zigortu nauzu,
badator berriro zure mamua
Baina hori ez da harritzekoa
Deitu zenidan ilargia beteta zegoenean
Eta ni hemen eserita, telefonoa esku
artean
Pare bat argi-urtetik ezagutzen dudan
ahotsa entzuten ari naiz
Pikutara bialduko nauana
Zure begiak gogoratzen ditut
Txantxangorriaren arraultzak baino
urdinagoak ziren
Nire bertsoak oso txarrak zirela esan
zenidan
Nondik ari zara deika?
Mendebalde Ertainetako kabina batetik?
Duela hamar urte makula-bikoak erosi
nizkizun
Zuk zeozer ekarri zenidan
Biok dakigu oroitzapenek zer ekartzen
duten
Diamanteak eta herdoila

1975ean Joan Baez abeslari estatubatuarrak “Diamonds & rust” kaleratu zuen, bere 15. diskoa, arrakastatsuena. Abesti bat nabarmentzen da, izen bera duena, pasatako amodio baten istorioarena. 1963ko apirilean Bob Dylanek Joan Baez ezagutu zuen. Baina bapateko maitemina 1961ean izan zan, Joanen kontzertua telebistan ikusten zegoela. Eta horrela kontatzen du Dylanek bere Crónicas liburuan: “Ahozabalka geratu nintzen telebistari begira. Berak oso irudi izugarria zuen: ile luze beltza, gerri estua, karma handikoa… Lotuta geratu nintzen telebistaren parean. Eta ahotsa… zerukoa… amesgaizto guztiak izutzen duenetarikoa… Beste planeta batekoa zirudien…”.

Azaldu zinenean mito bat zinen gazte     
jatorra, fenomeno bat
Benetako arlotea nere besoetan galdu
zena
Eta hor geratu zinen denboraldi bat
“itsas zabalean”
“La Madonna” zuria izan zan askatasun
osoz
Bai, neska hurak arriskutik kanpo
mantendu zizun

Baina amodio tximista horrek bi urte iraun zuen. Gero Dylan Sara Lowndsekin ezkondu zen 1965ean, eta Joan Baez David Harrisekin 1968an. Eta, lehenengo momentutik, Bob Dylanekin izandako harremanari buruzko kontaketak zirela pentsatu zuten guztiek… Baezek bere senar-ohiari buruzkoak zirela esan arren.

Orain zutik ikusten zaitut
Hostoak zure inguruan eta elurra ile artean
Irribarrez ari zara hotel penagarri honetako leihotik, Washington Square-n
Gure alientoa hodei zuri bat
bezala irtetzen da
Benetan neretzat biok bertan  
hilgo genukela

Eta orain esaten didazu
nostalgikoa ez izatea
Ba orduan beste hitz bat erabili
Zu, hitzekin hain ona zarenez
Eta ezertarako balio duten gauzak gordetzen duzunez, orain
ezertasun hori behar dut eta
Orain oso garbi ikusten dut…
bai, asko maite zintudan
Baina diamanteak eta herdoila
bakarrik eskaintzen baldin
baduzu…
Nik ordaindu diot.

otamotxa Joan&Bob
Hasieratik kriston arrakasta izan zuen abestiak eta, hain argigarria zenez, segidan beste artistek ere hartu zuten testua euren bertsioa egiteko.
Xelebrea izan zen Judas Priest britainiar taldeak egindako heavy moldaketa. “Sin Alter Sin” 1977ko diskoan estudioko grabaketa eta Japonian bizi-bizian egindako bertsioa “Unleashed in the East” diskoan kaleratu zuten.
Thundeston, Taylos Mitche, Great White eta Blackmore’s Night-ek egin zituzten bertsioek ere arrakasta izan zuten. Azpimarratzekoa azken hori, Candice Night-en ahotsagatik eta, nola ez, Ritchie Blackmoren gitarra liluragarriarengatik. Gozatu!!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »