“Eraikinek eta autoek parekotasunak dituzte” (Olatz Etxeberria)

0    Iritzia 
CDwes76
“Eraikinek eta autoek parekotasunak dituzte” (Olatz Etxeberria)
2018, Mar 04

Biak makinak dira, batzuek geldirik egoten dira eta ezin ditugu tokiz mugitu eta beste batzuek mugimenduarekin erakusten dute euren erabilgarritasuna. Baina bien funtzioa berdina da, gizakiari zerbitzua ematea. Eraikinak mota askotakoak daude beraien erabileraren arabera moldatu behar dutelako, etxebizitza eraikinak ez dauka zer ikusirik eskola eraikin batekin, adibidez. Berdina gertatzen da auto arrunta eta autobusarekin. Horietako bi makina arrunt konparatzen baditugu, etxebizitza eta auto arrunta hartuko nituzke, esanguratsuenak direlako. Eta zergatik bien arteko parekotasuna egin beharra? Nora heldu nahi dut? Gure bizian zehar normala izango da horietako batzuk erabiltzea eta gutariko askok erosi edo alokatu ere egingo ditugu. Oso tresna garrantzitsuak dira guretzat gaur egungo bizimodua euren inguruan ematen dugulako. Bien balioa gizakiarentzako oso handia da, zertarako balio duten ez dago zalantzarik. Baina bien artean alde handia dago, eta ezberdintasun horrek kostuak edo beraiengatik ordaindu behar dugunak ipintzen du: autoak askoz ere gutxiago kostatzen du etxe batek baino. Hona arte denok ados, ezta? Eta orain galdetzen badizuet zergatik auto bat erosterakoan adituen aholkua eskatzen dugun eta eraikina bada askotan ez? Bigarren eskuko auto bat erosi aurretik fidagarria iruditzen zaigun mekaniko batengana eramaten dugu ikuskapena egin diezaion eta ea merezi duen erostea edo salmenta prezioa ona den jakiteko. Eta bigarren eskuko etxe bat erosterakoan, aditu bati deitzen diogu ikuskapen bat egiteko? Teknikari aditu bati eskatu diozue aholkua jakiteko ea ezkutuko akatsak dituen, arrakalak, ezkutuko hezetasunak? Egin ohi da hau? Bai zera! Ez zaigu burutik ere pasatzen horretaraino heldu beharra dagoenik, eta oso airoso erosten ditugu etxeak edo eta eraikinak, eta gero, horrela etortzen dira ezustekoak eta arazoak. Zelan da posible bigarren eskuko autoa erosteko mekanikoaren iritzia jakin nahi izatea eta etxe baten erosketaren aurrean hitzik ere ez!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »