Borja Rodriguez
Borja Rodriguez

"Konfidantza galtzen"

2016/07/22
Bizitzaren zentzua zein ote den askotan galdetu izan diot nere buruari. Ez dut aurkitu, ez pentsa... Baina gauza bat oso argi daukat aspalditik. Inori min egiteko ez naizela etorri mundu honetara.
Gaur egun, errefuxiatuen istorio tristea, eta hainbeste atentatu munduan zehar, munduarengan konfidantza galera erakarri dit.
Ez dut etorkizunik ikusten. Hainbat, guda, hainbat mende eta hainbat experientzia ondoren, denak berdin jarraitzen du. Erlijio baten izenenan hiltzen jarraitzen da, pertsonek ez dute urrezko txanpon bat baino gehiago balio, eta eredu feudal batean bizi gara berriz, nahiz eta beste hainbat hitzen atzean mozorrotuta egon.
Hau ez da nik nahi dudan mundua. Beste mundu bat posible dela pentsatu nahi dut, hitzak metralletak baino indartsuagoak direla, eta maitasunak salbatuko gaituela.
John Lennonek ere horrela uste zuen Imagine idazterakoan, baina bera ere begira nola bukatu zuen... Ez, ez dago zeregin askorik zoritxarrez.