“Lehenengo diskoa erostean” (Iñaki Zubillaga)

0    Iritzia 
Ana
“Lehenengo  diskoa  erostean”  (Iñaki  Zubillaga)
13 Aza
9:16

Lehen aldiz sartu nintzenean Edorta Bengoa musika dendan mundu berri bat zabaldu zitzaidan. Alde batetik, hainbat aldiz irratian entzundako nire gustoko musika etxera eramateko aukera neukan; eta, bestaldetik, disko azalen irudiak begitik sartu zitzaizkidan lehenengo momentutik.
Aukera handi horretatik disko bat aukeratu nuen: Judas Priest taldeko “Unleashed in the east”. Benetako rock azala, irudi xarmangarria eta talde mitikoa. “Running wild”, “Sinner”, “The ripper”, “Genocide”,… goi mailako metala. Zenbat buelta eman ditu kasete horrek! Oraindikan primeran dago.
Eta musika horren artean gitarra bat nabarmentzen da. Glenn Tipton 1974an sartu zen taldean, lehenengo diskoa ia prestatuta zegoenean. Taldeko musikari beteranoa da (urrian 70 urte egin ditu). Teknikaren aldetik, taldeko etapa guztietan gitarra teknika berriak sartu ditu eta soinuaren arduraduna izan da.
Oso famatuak izan dira bera eta K.K. Downing-en artean egindako gitar borrokak. Gaur egun Downing-ek golfean jokatzen dihardu bere jubilazioa ospatzeko. Baina 70 urterekin oholtza gainean jarraitzen du. Inoiz ez da ezer agertu bere bizitzari buruz. Eszenatokian bezala, keinu gutxi eta musika topera.
Bi urte pasatu dira Judas Priest-ek munduan birarik egin ez duela eta datorren urterako diska berria, “Firepower”, iragarri dute eta, noski, kriston kontzertuak izango dira berriro. Dagoeneko badakigu Wacken, Rock Fest eta Download jaialdietan egongo direla.
Nire apostua Belgikako Graspop festibala izango da. Orain arte Ozzy Osbourne zerrendan… Judas ez da faltako, hori seguru.

otamotxa GlennTipton

otamotxa JUDASunleashed

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »