“Zaharkitzapen programatua” (Malen Illaramendi)

0    Iritzia 
CDwes76
“Zaharkitzapen programatua” (Malen Illaramendi)
03 Eka
12:39

Termino ezaguna da guztiontzat iraungitze-datarena. Erosten ditugun produktu galkor guztiek dute bistan epe luzerako edo motzerako kaduzidadea: yogurtek, esnekiek, arrautzek… horraino, ezer berririk ez. Ohituta gaude iraungitze-datari begiratzen eta produktua epe hori baino lehen kontsumitzen, gure osasuna kaltetu ez dadin. Baina, badago gure osasunean baino gure poltsikoetan eragiten duen beste data bat, begi-bistan ez dagoena, inork aipatzen ez duena, baina denok sufritzen duguna nola edo hala. Zaharkitze programatuaz ari naiz.
Gure gailu guztiek, mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, telebistak… denek dute merkaturatu aurretik ezartzen zaien “heriotza-data”. Pentsatzen jarri: inoiz iraun dizu mugikor batek 2 urte baino gehiago? Zure ordenagailuak, urteak pasa ahala, askoz mantsoago egiten du lan?  Bateria ere denborarekin “nekatu” egiten zaie zure tramankuluei? … Ez kezkatu! Arazoa ez da ematen diezun erabilera okerraren ondorioa. Teknologia bera da erantzulea, beraz, ez dago gure esku aparailuei “bizitza luzatzea”. Kontua, betiko moduan, zera da: kontsumoa areagotzera behartzen gaituzte ezinbestean; izan ere, ondo dakite zerbait hondatu orduko jotzen dugula berria erostera, onartu ala ez, denok baikaude gailuen atzaparretan preso.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »