%100 herritarren arteko elkarbizitza sustatzen
2018/04/30
09:49
eta kitto!
Araba hego-ekialdean dago Oion herria. Ardogintza da herriko ekonomiaren gaur egungo motor nagusia, Arabar Errioxako enpresen %40a bertan kokatuta dago eta mahastiek inguratzen dute. 3.000 lagun inguru bizi dira Oionen, jatorri eta kultura ezberdinetako jendea, etorkin-tasa handia baitago. Eta etorkinekin, zurrumurruak. Eta zurrumurruen aurka, musika. Maite Arroitajauregik, Oiongo herritarrekin batera, elkarbizitzaren aldeko proiektu musikala garatu zuen: %100 Oion.
Ardogintzara dedikaturiko herria izanik, etorkin ugari jaso ditu Oionek. Mahastietara hurbildu besterik ez dago mahatsa jasotzen-eta lanean ari diren gehienak atzerrian jaiotakoak direla ikusteko, eta Oion ez da salbuespena. Biztanleen %16 etorkina da, Maroko eta Pakistangoa batez ere. Bestetik, langabezia-tasa altua dauka Oionek. Lau biztanletik bat langabezian dago. Datu bi hauek lapiko berean sartu eta zurrumurru, aurreiritzi, esames eta antzekoekin nahastuz gero, lapikoa lehertzeko zorian jarri daiteke. Bada, Oionen, osagai guzti hauek jaso eta proiektu gozoa prestatu zuten Maite Arroitajauregi musikari eibartarrarekin.
Oionen elkarbizitza sustatzeko proiektua da %100 Oion. Idoia Zabaleta artistaren bitartekaritzarekin, Maite Arroitajauregik, Mursegok, oiondarrekin eskuz esku sortu zuen jaiotako proiektua Artehaziak bultzatutako Komanditario Berrien programa barruan. Musulmanak, herriko abesbatzak, musika eskolako irakasle eta ikasleak, bertsolariak, gazte asanblada, Eh Mertxe! rock taldea eta beste hainbat herritarrek hartu zuten parte, ehun lagun inguru guztira. “Esperientzia berria izan zen, inoiz ez dudalako lan egin hainbeste jenderekin”, azaldu zigun Arroitajauregik urtarrilean eskaini zigun elkarrizketan. “Polita eta oso gogorra izan zen, eta asko ikasi nuen”.
Herrien kantu inperfektuak
Zortzi abestik osatzen dute %100 Oion diskoa. Herriko zurrumurruak, kexak edo bizikidetza bezalako kezkak lantzen dira abestietan. “Musikalki nola aterako zen kezkatzen ninduen, jende amateurrarekin egin nuelako lan, herriko jendearekin”, aitortu zigun Arroitajauregik. Profesionalak ez zirela argi edukita, herritarrek parte-hartzea eta zerbaitekin konprometitzea zen helburua. “Egin zuten lanaz harro egotea lortu genuen eta pozik nago emaitzarekin. Herri baten kantua da eta herrien kantuak horrelakoak dira, inperfektuak”.
Oiongo esperientzia honek demaseko oihartzuna izan du Euskal Herri osoan eta gure lurraldeko mugetatik kanpo. Proiektu honen berri eman da hainbat txokotan eta Oionen egindakoa azaldu da. Eredugarria da. ‘...eta kitto! Euskara Elkarteak’ proiektua lehen eskutik ezagutzeko aukera eman nahi die eibartarrei eta, horretarako, Maite Arroitajauregik hitzaldia eskainiko du elkartearen egoitzan maiatzaren 4ean, barixakua, 18:30ean. Sarrera irekia izango da eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
%100 Oion proiektua nondik abiatu zen, zergatik egin den eta proiektua garatzeko zein hutsune somatu zituzten azalduko dira hitzaldian. Egitasmoa garatzeko emandako pausoak eta jarraitutako bidea nolakoa izan den adieraziz, bertan jorratzen diren gaien inguruko gogoeta egiteko balio izango du Arroitajauregiren hitzaldiak. Ez da eztabaida sortuko, baina hausnartzeko bidea irekiko du ehuneko ehunean herritar guztion arteko elkarbizitza sustatzeko, baita Eibarren ere.