1074 zenbakiak irabazi du Arrateko jaietan zozketatu duten afaria

Txosnetan saldutako errifen zozketan, ordezko zenbakia 1227 izan da.
1074 zenbakiak irabazi du Arrateko jaietan zozketatu duten afaria
2025/09/11 16:52
eta kitto!

Arraten txosnetan saldutako errifaren zozketa egin dute, eta 1074 zenbakiari egokitu zaio saria: bi lagunentzat bazkaria, Tiro Pitxon jatetxean. Irabazleak hamabost eguneko epea dauka, bihar aldizkarian albistea kaleratzen denetik kontatzen hasita, antolatzaileekin kontaktuan ipini, eta sari bila joateko. Bestela, ordezko zenbakiarentzat (1227) izango da.