Mankomunitateak 15.934.487 euroko aurrekontua onartu du 2023rako
2022/12/26
10:58
eta kitto!
Debabarrena eskualdeko Mankomunitateak 2023rako 15.934.486,76 euroko aurrekontua onartu du, iaz baino 1.043.921,60 euro gehiago (%7,01). "Urte berrirako aurrekontuaren helburua da gaur egun ematen dituen zerbitzuen kalitateari eustea da, hobekuntzak txertatuz eta gastuei eusten saiatuz, Mankomunitatea osatzen duten udalei kuotak gehiegi ez handitzeko; hori guztia, inflazioaren ondorioz etengabe kostuak nabarmen igotzen ari diren testuinguruan, erregaiaren gastua eta ibilgailuen konponketa- eta mantentze-lanetako gastuen igoera nabarmenduz", adierazi dute.
Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketa eta kudeaketa hobetzeko partidetan egin da, baita Jasangarritasun Energetikoaren Plana, zerbitzuen digitalizazioa eta Eibarko Transferentzia Estazioaren eraberritzea bezalako proiektuen garapenean ere.
Mankomunitateko lehendakariak, Iosu Arraizek, azpimarratu duenez, “aurrekontu hauek Mankomunitatearen konpromisoa eta apustua sendotu nahi dute, 2030 Agendaren garapen iraunkorreko helburuak lortzeko, Debabarrena eskualde jasangarriagoa izan dadin. Horrez gain, gaikako bilketa tasa hobetzen jarraitzea dugu helburu, egun %54,69an dagoena”.
INFORMAZIO GEHIAGO Debabarrena Mankomunitateko webgunean