Ibarratik Misio Taldea GKEak azoka solidarioa egingo du zapatu goizean Helmet House-n
Indian eta Hondurasen martxan dauzkaten lankidetza proiektuak finantzatzeko erabiliko da dirua.
2026/11/24
17:48
Silbia Hernandez Arrazola
Ibarratik Misio Taldea GKEak antolatzen duen azoka solidarioa egingo dute zapatuan (azaroak 28), 11:30etik 15:00era Helmet House-n (Coliseo antzoki aldamenean). Azokari esker biltzen den dirua GKE honek Indian eta Hondurasen martxan dauzkan lankidetza proiektuak finantzatzeko erabiliko da.
Irati Ayerza GKE-ko kidearen berbetan, “gauza polit ugari egongo dira, prezio ezin hobean: fularrak, bitxiak, kimonoak, artisautza, Ibarrako pipar famatuak, eta askoz gehiago. Aukera ezin hobea Gabonetako erosketak aurreratzeko, opari bereziak aurkitzeko eta, aldi berean, kausa on baten alde egiteko. Gainera, ohitura den moduan, hamaiketakoa ere egongo da”.

