Lore, landare eta zuhaitzen azoka egingo da bihar, zapatua, Urkizun
Azokaren 13. edizioa izango da aurtengoa eta mota guztietako landare eta lore naturalak ikusi eta erosi ahal izango dira: fruta-arbolak, arrosa-landareak, zuhaixkak, barruko landareak, sasoikoak, usaintsuak, baratze-landarak, kaktusak eta beste batzuk. Gainera, erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako haziak eta belarrak ere egongo dira, kosmetika naturaleko artisau-produktuak, eta artisautza, hala nola lore prentsatuekin egindako koadroak, lore-motiboak dituzten bitxiak, edo lore lehorrez edo eukaliptoz egindako bitxiak.
Azokak, bestalde, landareen zaintzari eta erabilerari buruzko informazioa zabaltzea du helburu eta, horretarako, goizean umeentzako bi tailer egingo dira. 11:30etik 12:30era bitartean prentsatutako loreen tailer bat egingo da; eta 12:30etik 13:30era landatzen ikasteko tailer bat.
Hamahiru ekoizle
Hauek izango dira azokan egongo diren ekoizleak: Zunoyar Lorategia, Oiartzungoa (barrurako, apaintzeko eta bildumarako landareak); Viveros El Montañés, Tafallakoa (landare aromatikoa, baratzekoa, apaintzekoa eta fruta-landareak); Islaya, Oiartzungoa (kaktusak eta landare zukutsuak), Ortuberri, Iurretakoa (baratze-landarea eta lore-landarea), Urtinea, Usurbilgoa (barrurako landarea, apaintzekoa eta sasoikoa), Aritzkurengo Tienduka (Arizkuren), Nafarroa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak); Lore Prentsatua, Donostiakoa (lore prentsatuak, lore lehorrekin egindako koadroak); Hazi Ekologikoak, Lasartekoak (erabilera tradizionaleko eta sukaldaritzako hazi eta belarrak); Sojo Natura, Lekunberrikoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak); Sara Letamendia, Aizarnakoa (kosmetika naturaleko artisau-produktuak); Flores Ganchillo, Nafarroakoa (lore-motiboak dituzten bitxiak); Tissus Artisautza, Atxondokoa (lore lehor enkapsulatua), eta L’Atelier de Su, Berastegikoa (lore lehorrak, lore-lanak, kokedamak).