EGURALDIA | Atertzera joko du egunak
Tenperatura aldetik ez da aldaketa handirik egongo
2025/10/10
09:58
eta kitto!
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da egunaren lehenengo partean. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Euri txikia egingo du han-hemenka eta noizbehinka egunaren lehenengo partean, batez ere goizaldean eta goizean goiz. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; arratsaldean ipar/ipar-ekialdera egingo du.
Tenperatura minimoetan aldaketarik ez; zenbait lekutan azken ordutan neurtuko dira.
Tenperatura maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.
Iturria: Euskalmet