Sagardo Egunaren 24. edizioa hartuko du bihar Untzaga plazak
2017/10/06
11:27
eta kitto!
Bihar goiz eta arratsaldez ospatuko da Eibarren Sagardo Egunaren 24. edizioa ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Bertan izango dira euren produktua dastatzeko aukera emango duten 13 sagardogile: Alorrenea, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-Luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola, Zelaia eta Zapiain, hain zuzen ere. Jaiak egun osoa hartuko du Untzagan, eguerdiko 12:00etan hasita 14:30ak arte eta arratsaldean 19:00etatik sagardoa amaitu arte. Tolaretik irteten den muztioa probatzeko aukerarik ez da faltako aurten ere, eta Baztan inguruko sagardogileek erabiltzen zuten kirikoketa nola erabiltzen zuten erakutsiko dute. Hori guztia txalapartarien eta Marisol Arrillagaren soinujoleen doinuez lagunduta. Eguerdian, 12:00etan txotx egitearekin batera hasiko da jaia, eta orduantxe hasiko dira tiketak saltzen. 6 euroren truke zapia, pintxoa eta basoa eskuratuko dira sagardoa dastatzeko.
Sagarraren kulturaz modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko asmoz, Sagardoaren Lurraldeak lagatako antzara-jokoan parte hartzeko aukera eskainiko zaie haurrei goizean. Antzara-jokoa aurtengo Sagardo Eguneko berrikuntzetako bat da, eta helburua Untzagan bilduko diren umeek ondo pasatzea eta, aldi berean, sagarra eta sagardoarekin zerikusia daukaten gauzak ikastea da. Antzara-jokoa lurrean jarriko dute eta begiraleak egongo dira han, haurrei laguntzeko eta jokoaren arauak azaltzeko.
Bdakizue, 13 sagardogile, 2.340 sagardo botila, 200 kg. txorizo, 15 kg. gazta, 60 lagun lanean. Dena prest bihar primeran pasatzeko!