20.500 euro bideratu ditu Udalak Astelenako horma eta frontisa txukuntzera

Abuztuaren 25ean hasi zituzten garbiketa eta margoketa lanak, eta irailaren lehen astebururako amaitzea aurreikusi dute.
20.500 euro bideratu ditu Udalak Astelenako horma eta frontisa txukuntzera
2026/08/28 13:03
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Astelena pilotalekua txukuntzeko lanak martxan dira. Eibarko Udalak 20.500 euro bideratu ditu horma eta frontisa garbitu eta berdez margotzeko.

Lanok joan den abuztuaren 25ean hasi zituzten, eta garbiketa integrala eta ondorengo margoketa dira jarduketaren lan nagusiak. Udalaren aurreikuspena da lanak irailaren lehen astebururako amaitzea. Hala, lanak amaitutakoan, Astelena pilota-jarduerari berriro ekiteko prest egongo da.