23. Korrikak Eibarko kaleak herri harrotasunez bete ditu
2024/03/20
13:06
eta kitto!
Goizeko 10:30ak pasata sartu da 23. Korrika Eibarren. Ermutik ailegatu da gurera, Zaldibarretik zehazki, eta Ipuruatik pasa eta erdigunera jaitsi ondoren, pare bat buelta egin ditu herrian, gero Bidebarrieta kalea hartu, Urkizura eta herriaren ekialdera jo eta Maltzagatik Soraluzera joateko. Gero, berriz itzuli da Maltzagara, Eibarko lurraldera, beste pare bat taldek lekukoa hartu eta Elgoibarrerako bidea hartzeko.