AEKk 'Korrikaren 12. eguna' ospatuko du Eibarren ere
AEKk 'Korrikaren 12. eguna' egitasmoa antolatu du apirilaren 22rako, Korrikak utzitako emozioei jarraipena emateko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Ekimena erakundeak Euskal Herri osoan antolatutako ekimenaren barruan kokatzen da, eta 100 euskaltegi baino gehiagotan eskainiko dira antzeko jarduerak, Euskal Herri luze-zabalean.
Ekimenaren baitan, euskara hutsetik ikasi nahi dutenentzat doako sarrera-eskola bat eskainiko da euskaltegietan. Ordubeteko saioa izango da, euskaltegietan ematen diren eskolen funtzionamendua ezagutarazteko, euskaltegira gerturatzeko eta hasierako beldurrak gainditzeko helburuarekin. Saioak apirilaren 22an egingo dira, asteazkena, goizez edo arratsaldez.
Saio hauek euskara ez dakiten herritarrei zuzenduta daude eta ordubeteko iraupena izango dute.
Horrez gain, euskara praktikatu nahi duten herritarrentzat mintzodromoak antolatuko dira, hizkuntza erabiltzeko gune eroso eta parte-hartzaileak sortzeko asmoz.
Eibarren ekimenean parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete eibar@aek.eus helbidera idatzita.
AEKk herritarrak animatu ditu ekimenean parte hartzera eta euskararen erabilera sustatzen jarraitzera.