23. Korrikako arroparen salmenta eta Baionara joateko autobusa

23. Korrikako arroparen salmenta eta Baionara joateko autobusa
2024/02/23 13:31
eta kitto!

Eibarko AEK euskaltegikoak 23. Korrikako arropa saltzen egongo dira domekan, 11:00etatik 14:00etara, Untzagan. Horrekin batera, martxoaren 24an, 23. Korrikako azken egunean Baionara joateko autobusa antolatzen ari dira. Autobusa 09:00etan irtengo da, Ego-Gainetik (09:15ean Soraluzetik eta 09:30ean Elgoibartik), eta buelta 19:30ean izango da. Prezioa 15 eurokoa da, eta izena emateko Whatsappa bidali behar da, 688 74 66 34 zenbakira.