300 zuhaitz landatu zituzten atzo Urkoren magalean
Zuhaitz autoktonoen dozena bat espezie landatu zituzten
2024/04/08
16:57
eta kitto!
Zuhaitz egun ospatu zen atzo Eibarko lurretan, Udaleko Ingurumen Sailak Eibarko Baso Biziak elkartearekin eta Lurgaia Fundazioarekin batera antolatuta. Zuhaitz autoktonoen dozena bat espezie landatu zituzten hitzordura bertaratu zirenek, aurrez landatutakoak gainbegiratu ziren eta pinua ateratzearen ondorioz eroritakoak altxatzen saiatu ziren ere. Landaketak Urkoren magalean dagoen Pagaegikortako lursailean egin ziren, Udalak erosi berri duen lursailean. Hala ere, dena ez zen lana izan; amaieran modakutxoa hartzeko aukera paregabea ere izan zuten.