AZKEN ORDUKOA | Epaitegiaren aldameneko parkea hustu dute, haize-boladek estalkia jaso dutela eta, arriskua saihesteko
Juan Gisasola kaleko epaitegiaren ondoko parkearen ingurua hustu dute gaur arratsaldean, badaezpada, haize-boladek eragindako gorabehera baten ondorioz.
2026/11/16
18:10
Silbia Hernandez Arrazola
Parkeko estalkia altxatzen hasi da haizearen indarraren eraginez, eta, arriskua saihesteko, ingurua desalojatzea erabaki dute. Suhiltzaileak ere bertaratu dira.
Euskalmetek abisu horia aktibatu du gaurko, azaroak 16, haizeagatik. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete haizeguneetan, eta 80 km/h ingurukoak izan daitezke haizeguneak ez diren tokietan. Abisua gaur 18:00etan hasi eta bihar goizeko 09:00ak arte egongo da indarrean, eremuaren arabera.

