CD Urki-ko taldeen asteburuko emaitzak: garaipen garrantzitsua Ohorezko Erregionalean eta berdinketa ugari harrobian
Azken postuetatik ihes egiteko hiru puntu garrantzitsu lortu ditu Urkiren lehen taldeak
2026/11/16
17:10
Ekhi Belar Errasti
CD Urki futbol klubeko sail ezberdinek asteburuko txapelketako jardunaldi berria jokatu dute. Erregional Ohorezko taldeak garaipen bikaina lortu du etxean Aloña Mendiren aurka, eta beste hainbat mailatan berdinketa lehiatuak eskuratu dituzte eibartarrek.
Honela gelditu dira klubeko talde ezberdinek asteburuan lortutako markagailuak eta golegileak:
- Ohorezko Erregional Maila: Urki Alkideba 4 - Aloña Mendi 2 (Martxel 2 gol, Maguna eta Cobo)
- Erregionala: Usurbil 2 - Urki JMR 2 (Pello eta Prieto)
- Euskal Ligako Jubenilak: Urki Eibarbus 2 - Arenas 2 (Izan eta Unanue)
- Ohorezko Jubenilak: Soraluze 3 - Urki Hapiick 2 (Unanue eta Oihan)
- Jubenilak: Urki ABC 2 - Aloña Mendi 3 (Ekain eta Julen)
- Ohorezko Kadeteak: Urki Heganrent 2 - Intxurre 3 (Jonba eta Kepa)
- Kadete B: Atsedenaldia
- Infantil Maila: Bergara 3 - Urki Larragest 3 (Pablo, Ricardo eta Andoni)
- Infantil Txiki: Zestoa 10 - Urki Beltran 0
- Emakumezkoak: Aloña Mendi 10 - Urki JAZ 1 (Aitana)
- Alebinak: Anaitasuna 5 - Urki Engimeck 0 / Anaitasuna B 2 - Urki B 2 (Diego eta Liher)
