50 euroko 350 erosketa-txartel banatu dituzte gaur Eibarko Dendarien Elkartekoek
2018/06/05
17:50
eta kitto!
Eibarko Dendarien Elkarteak maiatzean egin duen Erosketaren Ibilbidea izeneko kanpaina benetan arrakastatsua izan da: elkartutako komertzioa indartzeko asmoz abiatu zuten ekimenak 50 euroko erosketa-txekea eskaini die maiatzean elkarteko 10 establezimendu ezberdinetan erosketak egiten zituztenei eta eibartar askok aprobetxatu dute promozioa. Gaur eguerdian, 13:30ean banatu dituzte erosketa-txekeak, 350 inguru, Eibarko Dendarien Elkarteak Urtzaile kalean duen bulegoan eta, horren bila gerturatu den jendeak osatu duen ilara luzeak jakinmin handia eragin du ordu horretan handik pasatu diren guztien artean.