51 urpekaritza-bataio egin zituzten zapatuan Ipuruako kiroldegian

Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena dela eta, 100 urpekaritza bataio egiteko erronka bete nahi du batzordeak.
2024/05/15 12:00
eta kitto!

Aurreko asteburuan burutu zuten Klub Deportiboko urpeko ekintzetako batzordekoek “klubaren mendeurrena dela-eta, 100 urpekaritza-bataio egiteko erronkaren lehen erdia”. Zapatuan 51 bataio egin zituzten Ipuruako kiroldegian: “Lan handia eskatu bazuen ere, pozik gaude lortutako emaitzarekin, oso ondo joan zelako guztia”. Orain erronkaren bigarren zatia geratzen zaizkie, maiatzaren 11koak jarraipena izango duelako ekainaren 15ean, kasu horretan itsasoan, Getarian egingo dituzten beste 50 bataiorekin.