Bittor Astigarraga eibartarra izan da garaile Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako azken jardunaldian

Eibarko bolariak izan dira nagusi Barinagan jokatu zen txapelketako 5. jardunaldian
Bittor Astigarraga eibartarra izan da garaile Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketako azken jardunaldian
2026/11/16 16:57
Ekhi Belar Errasti

Maila handiko jardunaldia bizi izan zen Barinagan, Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketaren 5. jardunaldian, non 72 bolarik indarrak neurtu zituzten. Eibarko ordezkarien lana benetan azpimarragarria izan zen, podiumeko eta lehen postuetako gehienak eurentzat izan baitziren. Bittor Astigarragak eskuratu zuen jardunaldiko garaipena sei txirlorekin, eta bere atzetik Alex Campos eibartarrak bigarren postua lortu zuen. Azkoitiko Jose Muñoz sailkatu zen hirugarren tokian, eta laugarren postua ere Eibarrera etorri zen, Enara Montielen eskutik. Lehen sei sailkatuen zerrenda Igor Ayastuy aramaioarrak eta Oier Txurruka markinarrak osatu zuten, bosgarren eta seigarren postuetan, hurrenez hurren.

Sailkapen orokorrari dagokionez, Asier Azkarate bergararrak lidergoari eusten dio sendo, bigarren sailkatuari lau txirloko aldea ateratzen diolarik.

Dena dela, txapelketa datorren astean erabakiko da: azken jardunaldia Elgoibarko San Migel auzoan jokatuko da, eguerdiko 12:00etan. Txapelketa amaitu ostean, parte-hartzaileek elkarrekin bazkalduko dute eta denboraldiko sari banaketa ekitaldia egingo da.