762 zenbakiak irabazi du Urbat waterpolo taldearen San Andres eguneko otarra

Saridunak abenduaren 22ra arteko epea dauka.
762 zenbakiak irabazi du Urbat waterpolo taldearen San Andres eguneko otarra
2025/12/01 18:44
Silbia Hernandez Arrazola

Urbat waterpolo elkarteak zozketatu duen San Andres eguneko otarra 762 zenbakiari egokitu zaio. Atzo bertan egin zuten zozketa, asteburuan Untzagan martxan egon den txosnan. Saridunak abenduaren 22ra arteko epea dauka saria jasotzeko (kontakturako helbidea: eibarko.urbat.ike@gmail.com). Bestela, ordezko zenbakia (2135 eta 831) duenarentzat izango da saria.