Duo Plaentxiri omenaldia egingo zaio uztailaren 25ean Soraluzen
2019/07/19
09:43
eta kitto!
Ez da pasatu urtebete Jesus Urizar Duo Plaentxiko kideetako bat zendu zala. Hori dela eta, bere jaioterrian omenaldia egingo zaio Duo Plaentxiri uztailaren 25ean. Ekitaldia gaueko 23:00etan izango da Soraluzeko Plaza Zaharrean: “Gaur egun, zaharrek zein gazteok ezagutzen ditugu eta disfrutatzen dugu latinoamerikako kantuez, eta hau argi dago eurei esker dela. Maitasun handiarekin antolatutako omenaldia izango da. Eurek kantatzen zituzten abestiak egongo dira herriko musikarien eskutik, baita VERACRUZ talde eibartarra ere, Eibar Kantuan mugimenduan izenean”.
1965. urtean hasi zuen musikari ibilbidea Jesus Urizarrek, Ines Maiztegirekin eta Jose Luis Badiolarekin batera Trio Nubay taldea osatu zutenean, 16 urterekin; Soraluzeko kuadrillen lehiaketa batera aurkeztu ondoren sortu zen hirukotea. Bi urteren ondoren, Nubay hirukotea desegin egin zen eta Badiolak eta Urizarrek elkarrekin jarraitu zuten, modu pribatuan abestuz.
20 urte pasa geroago, 1988. urtean, Duo Plaentxi sortu zuten Badiolak eta Urizarrek, biak plaentxiarrak. Urte hartan Justina Abaskali omenaldia egin zioten Iñaxio jatetxean, eta afaloste hartan Jose Luis Urizarrek eta Jesus Badiolak ekitaldia egin zuten Duo Plaentxi izena erabiliz.
Harrezkero handik hona jardun zuten kantuan, beti Mexikoko eta Hego Amerikako doinuak interpretatuz. Eta 2007an CDa argitaratu zuten, euren abesti arrakastatsuenekin: Veracruz, Flor silvestre, La flor de la canela, El crucifijo de piedra...
Duo Plaentxi izenarekin 25 bat urtez taula gainetan ibili ondoren, 2015ean BASAUR talde berria sortu zutem Jose Luis Badiolak eta Jesus Urizarrek, Los Veracruz talde entzutetsuko Santi Sarasketa eibartarrarekin batera. Hiru musikarien abizenekin osatu zuten hirukote berriaren izena.