Abadiñon lan istripuan hildako behargina eibartarra da
2012/11/13
00:00
eta kitto!
Gaur (martitzena, hilak 13) Abadiñoko Lebario auzoan, Talleres Unamunzaga enpresan lan istripuan hil den 54 urteko behargina eibartarra zen. Badirudi trokel bateko pieza batek jo eta kolpearen ondorioz hil dela gizonezkoa, baina oraindik Osalanen behin-betiko txostenak hori baieztatzea falta da. SOS Deiakek abisua 08.38an jaso du, baina larrialdietarako zerbitzuak ailegatu orduko gizona hilik zegoen. Heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu dute ELAk eta LABek eguenerako, 12.30etan lantegian bertan.