Adolfo Jainaga, soiñujolia: "Umiak eta gurasuak alkarrekin urtetzen dabe Plazara Dantzara"
- Zelako girua ikusten dozue taula gaiñetik San Andres egunian?
Oso giro politta egoten da, bestiak beste umiak eta gurasuak, danak alkarrekin dantzan ikusteko aukeria egoten dalako. Gehixenetan gurasuak umiak dantzara gure aurretik bidaltzen dittugu, baiña holako egunian ez da holakorik pasatzen. Oin momentuan Kezka dantza taldian, umiak ez eze, nagusixen talde batzuk be badagoz eta edade guztietako jendia alkarrekin nahastauta dantzan ikusiko dogu atzera be.
- Gaiñera, basarrittar jantzitta, Eibarren bestela nekez ikusi geinkian irudixa.
Bai, holan izaten da, sarrittan umiak eskaparatierako moduan jantzitta ipintzen dittugu eta gero nagusixak ez gara basarrittar janzten, baiña azken urtiotan badirudi hori kanbixatzen doiala eta nagusixak be animatzen goiazela.
- Eta musikiari begira, zelako piezak jotzen dittuzue?
Danak dantzarako pieza errezak izaten dira. Fandangoa, arin-ariña, jota, porrusalda, kalejira…Hórretxekin batera Iparralde eta N