Agurtzane Moro eta Andrea Garcia: «Balleta txikitatik barruan sartzen zaizun zaletasuna da»
2017/06/09
11:09
eta kitto!
Juanita Unzuetak 50. hamarkadan “Ballet Eibarrés” delakoa sortu zuenetik eibartar belaunaldi asko pasa dira ballet eskolatik, horien artean gaur egun taldea zuzentzen duen Pili Alonso. Hilaren 15ean, Coliseo Antzokian, ikasturte amaierako emanaldi berezia eskainiko dute, eta taldeko bi dantzarirekin egon gara: Agurtzane Moro (16 urte) eta Andrea Garciarekin (18 urte). Balletaz hitz egiten dutenean konpromisoa, lagunartea eta pasioa azpimarratzen dute bi gazteek.
- Noiz hasi zineten balletean?
Andrea: 5 urterekin hasi nintzen. Txikitatik gustatu zait mundu hau, eta behin, Juanita Unzuetaren bilobarekin (Laurarekin) tokia ikustera joan nintzenean, liluratuta gelditu nintzen. Horretaz gain, Koru Gaztean ere banago, eta aurten Arte Ederrak ikasten hasi naiz Leioan. Beraz, artearekin zerikusia daukan guztia gustatzen zait.
Agurtzane: Ni geroago sartu nintzen taldean. 6 urte daramatzat, eta taldeko gazteena naiz. Hasieran apurtxo nat urduri nengoen baina orain oso ondo nago. Batxillergoa ikasten dihardut La Sallen.
- Zertan bereizten da balleta beste disziplinetatik?
Agurtzane: Konprometitu egin behar zara. Coliseoko emanaldia prestatzeko zapatuetan ere joaten gara. Batzutan gogorra da, ordubete ematen dugu berotzen, eta beste ordu bat puntekin, baina disfrutatzen duzu, eta lagunartean zaude, eta hori oso inportantea da.
Andrea: Ez da beste dantzak bezala, balletean txikitatik ez bazaude eta ez bazaizu asko gustatzen zaila da aurrera jarraitzea. Gure taldean gaur egun zortzi gaude, eta datorren urtean gu baino gaztetxoagoak diren beste taldekoekin elkartuko gara. Urte asko daramatzagu eta oso lagunak gara. Dantzak Pilik sortzen ditu, baina gero denon artean moldatzen joateko aukera izaten dugu.
- Zer prestatu duzue datorren asteko emanaldirako?
Bere garaian Pili Alonsok Juanitarekin ikasi zuen dantza ukraniar bat egingo dugu. Dantza berezia da eta bertako jantzi tipikoak eramango ditugu. Desberdina da, eta, Juanitaren omenez egingo dugunez, oso polita izango da. Horretaz gain, dantza klasikoak ere egingo ditugu eta puntekin egindako dantza bat ere bai. Txikitatik nagusiei ikusi diegun dantza da, eta aurten guri tokatzen zaigu! Badaude eskolan betidanik egin diren zenbait dantza, eskolatik pasa direnek ondo gogoratzen dituztenak, eta hauxe da horietako bat.
- Beraz, estilo desberdinak lantzen dituzue...
Oinarria klasikoa da, baina beste estilo batzuk ere egiten ditugu. Esate baterako, Gabonetan dantza zelta bat egin genuen kiroldegian.