‘Agurtzen’ proiektuak irailaren 17an ekingo dio ikasturte berriari

‘Agurtzen’ proiektuak irailaren 17an ekingo dio ikasturte berriari
2025/09/16 11:13
eta kitto!

Agurtzen proiektuak irailaren 17an helduko dio ikasturte berriari. Hilean birritan (hileko lehen eta hirugarren eguaztenean) eskainiko da zerbitzua Untzaga gizarte zentroko Arrate gelan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. 

Debabarreneko Esperientzia Eskolaren 19. promozioak abiatu zuen zerbitzua da Agurtzen. Zerbitzuaren bitartez, aurretiazko borondatearen inguruko informazioa eskaintzen die eibartarrei, zalantzak argituz eta beharrezkoa den dokumentazioa betetzen lagunduz, besteak beste. Orain arte jarraipen eta babes zabala izan du proiektuak.