Agurtzen zerbitzuak aurretiazko borondateen inguruko aholkularitza eskainiko du berriz Untzagako jubiletxean
Debabarreneko Esperientzia Eskolakoek sustatutako Agurtzen zerbitzuak bere jarduerari ekingo dio berriro irailaren 16an. Ikastenetik sortutako proiektua da Agurtzen, eta urte hauetan izan duen harrera ona ikusita, zerbitzua eskaintzen jarraitzea erabaki dute.
Agurtzenek azken borondateei buruzko aholkularitza eskaintzen du, eta horrekin lotutako tramiteak egiten laguntzen die herritarrei. Zerbitzua doakoa da eta hilabete bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan eskaintzen da, 18:00etan, Untzagako Jubiletxean.
Antolatzaileek herritar gazteagoengana ere iritsi nahi dute aurten, zerbitzua ez baitago adineko pertsonei bakarrik zuzenduta. “Edozeinek egin dezake”, azaldu dute, eta azken borondateak aldez aurretik prestatzeak edonorentzat izan dezakeela erabilgarritasuna gogorarazi dute.