Aire zabaleko zinema izango da abuztuko eguen guztietan Untzagan

Aire zabaleko zinema izango da abuztuko eguen guztietan Untzagan
2026/07/23 12:27
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak aire zabaleko zinema zikloa antolatu du beste urte batez Untzagako plazan. Abuztuko eguen guztietan izango dira emanaldiak, 22:00etan, eta doakoak izango dira.

Egitaraua abuztuaren 6an hasiko da, 'Minecraft' filmaren euskarazko bertsioarekin. Abuztuaren 13an, 'Regreso al futuro' klasiko ezaguna emango dute. Abuztuaren 20an, 'Flow' animaziozko filma izango da ikusgai, eta abuztuaren 27an amaituko da zikloa, 'Dentro del laberinto' fantasiazko filmarekin.