Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Debabarrena eskualdean bertan

Aurten ere, Debabarreneko udalek antolatu dute datorren ikasturterako begirale ikastaroa. Amaitzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute.
Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Debabarrena eskualdean bertan
2025/07/04 11:02
eta kitto!

Iazko bideari jarraituz, Debabarreneko Udalek (Eibar, Soraluze, Deba, Mutriku, Elgoibar eta Mendaro) Aisialdiko Begirale titulua eskuratzeko ikastaroa antolatu dute Gaztetxo Eskolarekin elkarlanean 2025-26 ikasturterako. Ikastaroa euskaraz izango da, eta urritik ekainera bitartean gauzatuko da. Ikasleek 18 urte izan beharko dituzte atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2026ko ekainaren 30erako.

Ikastaroa bukatzen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulu ofiziala eskuratuko dute. Atal teorikoa (150 ordu) era praktikoan gauzatuko da. Ikastaroan, gainera, asteburu osoko hiru irteera egingo dira. Praktikak: boluntario gisa bete beharreko 160 aisialdi-ordu izango dira. Izena emateko azken eguna iralaren 19a izango da. Informazio gehiago eta izen ematea HEMEN

 

Debabarreneko 27 gazte aritu dira 2024-25 ikasturteko begirale ikastaroan

Ikasturte honetan bi taldek parte hartu dute Gaztetxoak Eskolako teknikariek eman duten ikastaroan, eta, orain, ikasleak praktikak egiten ari dira han eta hemen. Guztira, 27 lagun izan dira ikastaroa bukatu dutenak: Eibartik 9, Mutrikutik 6, Mendarotik 5, Debatik 3, Soraluzetik 2 eta Elgoibartik beste 2. Praktikaldia bukatu ondoren, Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulu ofiziala eskuratuko dute.