Emakumearen Nazioarteko Eguneko manifestazioak jendetza elkartu du

2024/03/09 eta kitto!

Emakumearen Nazioarteko Egunean Eibarren egindako manifestazioak jendetza elkartu du gaur arratsaldean. Gure bizitzekin negoziorik ez! goiburuari jarraitutaMatraka! neska* gazte taldeak antolatu duen mobilizazioa Untzagatik abiatu da, 19:30ak jota, eta herriko kaleak zeharkatu ondoren, ia 21:00etan amaitu da Untzagan, antolatzaileek gaurko egunerako egin dituzten aldarrikapenak irakurrita.