Aldaketa sakonak egongo dira Sostoa abesbatzan domekatik aurrera
2022/11/04
10:05
eta kitto!
Lau urte Sostoa abesbatzaren buruan egin ondoren, Mirengu Plazaolak taldearen zuzendaritza lagako du eta Hibai Etxebarriak hartuko du bere tokia. Eta ez hori bakarrik, Sostoa Eibarko Udal Musika Eskolan integratuko baita. Plazaola agurtzeko domeka eguerdian abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du Coliseoan. Eibarko abesbatzarekin batera Tarragonako Cor Xera abesbatzaren ahotsak entzun ahal izango dira.
Sostoa abesbatza Tarragonan izan zen uztailean Cor Xera abesbatzarekin kontzertua ematen eta, orain, kataluniarrak izango dira gurean, domekan, Coliseo antzokian. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Esan bezala, saio berezia izango da, Cor Xeraren parte-hartzeagatik eta Mirengu Plazaolazen azken kontzertua izango delako Sostoarekin.
Plazaolak 2018an hartu zuen Sostoaren zuzendari kargua eta, pandemia tarteko, lan handia egin du azken urteotan aldaketak ezagutu dituen abesbatzan. Orain, ostera, agur esateko ordua iritsi zaio. “Pena handiz esaten diot agur, baina lana, familia, abesbatzak... dena ezin kudeatu eta zerbait utzi beharrean ikusi dut neure burua”, bere berbetan.
Plazaolaren ustez “Sostoa talde bikaina da” eta musika egiteko gogotsu daude beti. “Beraz, herritarrak animatzen ditut etapa berri honetan Sostoaren ondoan jarraitzeko eta, nola ez, abestera bertaratzeko. Beti esan bezala, abesbatzak edonorentzat ditu ateak zabalik. Animatu zaitezte eta jarraitu musika egiten”, diosku.
Agur esatea ez da erraza izaten, baina Plazaolak berba ederrak besterik ez ditu Sostoako lagunentzat: “Abesbatzari eskerrak eman nahi dizkiot urte hauetan zuzendari gisa egoteko aukera emateagatik, ez zaituztet ahaztuko eta txokotxo bat izango duzue nire bihotzean”.
Hibai Etxebarria zuzendari berria
Hainbat eibartarrentzat ezaguna den Hibai Etxebarriak hartuko du Plazaolaren tokia Sostoaren zuzendaritzan. Etxebarria Eibarko Koro Gaztearekin elkarlanean ibili da azken urteotan eta, musikari bezala bidea egin eta mila saltsatan ibiltzeaz gain, pedagogoa da gernikarra.
Etxebarria Eibarko Musika Eskolako irakasle berria da eta gogotsu hartu du Sostoa abesbatza zuzentzeko ardura. “Sasoi berri honetan nire helburu nagusia herritarren parte hartzea bultzatzea izango da. Eibar kantatzen duen herria da. Betidanik egon da kantuarekiko zaletasuna. Abesbatza berria Eibarko gizon eta emakume helduek elkarrekin abesteko sortuko den espazioa izatea gustatuko litzaiguke. Ez da beharrezkoa aurretik musika ezagutzarik izatea. Musikarekiko eta abesteko zaletasuna baino ez dira behar parte hartzeko. Errepertorio herrikoia ikasiko dugu eta, horretarako, moldaketak idatziko ditut partaideek gustuko dituzten abestiak kantatzeko. Kantu zahar eta berriak, errepertorio klasikoa guztiz ahaztu gabe, hor baitago kantu koralaren oinarria. Emanaldien inguruan, abesbatzaren helburu nagusiena herrian sortzen diren ekitaldietan parte hartzea izango da”.
Musika Eskolaren hirugarren abesbatza
Sostoa abesbatza Musika Eskolan integratu dute eta, horrela, hiru abesbatza egongo dira eskolan. “Alde batetik, umeen abesbatza dugu, Juan Bautista Gisasola korua. Bestetik, gazteen abesbatza, Eibarko Koro Gaztea. Eta orain, Sostoaren integrazioarekin, helduen abesbatza izango dugu hemendik aurrera eta, horrela, adin guztietako abesbatzak izango ditugu. Gogotsu eta ilusio handiz hartu dugu proiektu berri hau eta, domekako kontzertua pasa eta gero, jende berriaren bila hasiko gara”, esan digu Iraide Ansorena Musika Eskolako zuzendariak. Zentzu horretan, abesbatzak martitzenetan eta eguenetan egiten ditu entseguak, 20:15etik 21:45era, Musika Eskolan. “Abestea gustoko duen edonori eta are gehiago abesten ikasi nahi duen edonori ateak ireki nahi dizkiogu, gu ezagutu eta probatzera etortzeko”, diosku zuzendariak.
Ansorenak esan digunez, egitura aldetik ere aldaketak ekartzen ditu Sostoa Musika Eskolan integratzeak. “Hemendik aurrera Musika Eskolatik kudeatuko ditugu abesbatzaren ekintza guztiak eta zuzendari artistiko berria musika eskolako irakasle eta langilea izango da. Hau da, udaleko langilea. Gainera, abeslariak musika eskolako erabiltzaileak izango dira, ikasleak. Nolabait abesbatza munizipalizatzea lortu dugu eta honek dituen abantailak aprobetxatu nahi ditugu abesbatzari bultzada bat emateko”, bere berbetan.