ALEX SARDUI, Gatibu: “Euskaldunok ondo bizitzen dakigu”
2017/06/16
09:33
eta kitto!
Jai-giroa sortu, jendea gorputza astintzen eta euritan dantzan jartzeko euskal talderik bada, hori Gatibu da. Azken hamabost urteetan euskal musikaren panoraman erreferente, euren doinuak Euskal Herriko txoko guztietara iritsi dira alaitasuna eta giro ona zabalduz. Gernikarrek aurtengo Sanjuanetako kontzertu nagusia eskainiko dute bihar, zapatua, 23:00etan Untzagan. Bederatzi urte igaro dira Eibarrera etorri ziren azken alditik, orduan Amañako jaietan aritu ziren, eta gogotsu daude Untzagan sortuko den “plan onaz” gozatzeko.
-Bederatzi urte pasa dira Eibarrera etorri zineten azken alditik. Jendea zain daukazue, gogotsu, zuek nola sentitzen zarete zita honen aurrean?
Gu ere oso gogotsu gaude! Eibarren jotzea beti da gozamena eta Sanjuanen bueltan bada, are bereziagoa da.
-Amañan jo zenutenean, 2008an, erreferenteak zineten jada Euskal Herriko panorama musikalean, baina bederatzi urte geroago berdin jarraitzen duzue, hobeto ez bada. Nola lortzen da hori?
Behar askorekin, ahaleginak egiten, eta norberaren gustukoa den zerbait egiten baduzu, gehiago ahalegintzen zara hobetzen. Gero, zortea ere izan behar da. Zortea alboan badaukazu eta bidean jarraitzen badizu, oso puntu garrantzitsua da.
-Publiko eta jarraitzaileekin lotura berezia daukazue. Diskoa noiz aterako duzuen zain daude, kontzertuak non joko dituzuen...
Hor daukagu zortea! Jendeak gure musika entzuteko gogoa dauka eta hori zoragarria da guretzat. Zuek erdi bizkaitarrak zarete, mugan zaudete, baina badakigu gipuzkoarrei ere azkenengo diskoa asko gustatu zaiela eta han ere harrera ona izan duela.
-2016 urtearen amaieran disko berria kaleratu zenuten eta ordutik biran zabiltzate, baita Espainiar estatuko hainbat tokitan ere. Nolako harrera izan du han?
Jendearen harrera oso ona izan da. Ikusi dugu diskoa asko gustatu zaiela. Kontzertuetan-eta oso giro ona sortu da, beraz, oso pozik geratu gara.
-Iaz atzerrian ere izan zineten, Amerikako Estatu Batuetan eta Mexikon. Euskarak ez du mugarik?
Mugak norberak ipintzen dizkio beran buruari.
-‘Aske maite, aske bizi’ aldarrikatzen duzue azken diskoan. Zeren gatibu bizi gara?
Bizitzak denetariko gauzak ematen dizkigu, onak eta txarrak. Onek ez gaituzte gatibu egiten, baina txarrek bai. Obligazioek egiten gaituzte gatibu. Euskaldunok ondo bizitzen dakigu eta, zortearekin, ondo pasatzen dugu eta harreman majoak ditugu elkarren artean. Umore puntuarekin jarraitzen dugu eta inori ez faltatzea hori!
-Musika eta dantza aske maite eta aske bizitzeko moduak izan ahal dira?
Jendearengana iristen garen momentu horietan edo kontzertuetan bai sentitzen dut aske bizitzeko momentuak direla. Gehien bat hori, aske bizitzekoak, maite norberak bere moduan maite duelako. Bizitza denek elkarrekin bizi behar dugu eta hori da garrantzitsuena.
-Zuen diskoak animatuak, alaiak eta koloretsuak dira. Eta zuen kontzertuak?
Ildo beretik doaz. Giro onean aritzen gara, jendearekin ondo pasatzen saiatzen gara eta, normalean, oso klima ona sortzen da. Eibarren Untzagan joko dugu eta bertan beti dago plan ona. Ez da gutxi!