Alkategaiei galdezka: Itoitz Garcia-Anton (Eibar Irabazi)

Alkategaiei galdezka: Itoitz Garcia-Anton (Eibar Irabazi)
2015/05/22 00:00
eta kitto!

- Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?
Onena: Lehena izan dela terrorismorik gabe. Kirol arloan, Eibar FT-k 1. mailara igotzeak gure hiria mundu guztian kokatu du. Txarrena: PSEk aurrera eramanda duen “Zerbitzu Hiria” kontzeptuak gure herrian langabeziak gora egitea ekarri du. Gainera, kontzeptuak zekarrena ere txarto egin da: Errebalen gertatutakoak eta merkatu plaza toki ezin itsusiagora eramateak hori erakusten dute. “Industria Hirira” aldatu behar dugu, enplegua berreskuratu eta gazteak herritik ez joatea lortu beharra dago.

- Zeintzuk dira zuen programako bost puntu nagusiak? (programa osoa hemen)
- Bankuetako etxe hutsek %1000ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izango dute, bere kutxazain automatikoak grabatuz beharrezkoa balitz (legezkoa da 2009tik).
- Alkateak 1.950 euro kobratuko du hilean; eta zinegotziek, gehienez jota, 1.500. Neurri horrekin 300.000 euro aurreztuko genuke urtean.
- Hutsik dauden eraikin industrialen birgaikuntza bultzatuko genuke eta etxebizitzetan bihurtzea bultzatuko.
- Sarrera gutxien dituzten familiei lagundu egingo genieke kalefakzioa eta ura ordaintzen.
- Dirulaguntzak kenduko genizkieke kirol elkarte profesionalei.



- Zein asmo duzue Eibarren euskararen egoera hobetzeko?
Frankismoak ia lortu zuen gu euskararik gabe lagatzea. Horregatik, berau berrindartzen jarraitu behar dugu, haren eraginak oraindik ere nabaritzen direlako. Euskera erabiltzea sustatuko dugu, bide bakarra delako benetan elebiduna izango den gizartera heltzeko. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei laguntzen dien Berritzegune-aren aktibitatea osatuko dugu, une honetan lan horretarako beharrezkoa duen pertsonala ez duelako.