Alkategaiei galdezka: Javier Nuñez (PP)
- Zer izan da azken legegintzaldiaren onena eta txarrena?
Onena: Abian ipini diren proiektuak edo martxan ipintzea onartu direnak: beste batzuen artean, hor Sub-akutuen Ospitala eta Errebalgo proiektuak azpimarratuko nituzke. Ahaztu gabe Eibar FT lehen mailara igo dela. Txarrena: Krisiak eraginda, familia askok pasatu duten eta pasatzen diharduten egoera larria, nahiz eta Udaletik laguntzen zaien. Hor lan bikaina egin du Carmen nire taldekideak urte guzti horietan.
- Zeintzuk dira zuen programako bost puntu nagusiak? (puntu gehiago irakurtzeko hemen klikatu)
- Eibarren aldeko eta eibartarrekiko konpromiso pertsonala.
- Bestelako kudeaketa bat, non gardentasuna eta parte-hartzea oinarrizkoak izango diren.
- Eibar gizatiarrago eta justuagoa, gehien behar dutenak zainduz eta babestuz.
- Benetan jasangarria izango den Eibar bilatuko dugu hirigintzan eta ingurunearen zaintzan.
- Eraginkorra, plurala eta dinamikoa zen Eibar hura berreskuratzea.
- Zein asmo duzue Eibarren euskararen egoera hobetzeko?
Euskerarekin dugun konpromisoak ez du zalantzarik, nahiz eta batzuk kontrakoan ahalegindu. Horregatik, euskera sustatzen, laguntzen eta bultzatzen jarraituko dugu, euskera denona delako. Gure lehenengoetako ekimena izango da kanpaina bat abiatzea euskera ikasten dihardutenei berba egin eta erabiltzen laguntzeko. Askotan ez garelako ausartzen euskaraz egiten, ondo egin ezinik beldurra dugulako “zuzendu” edo “barregarri lagako” gaituzten. Hori bai, baten batek “mendeku” moduan erabili nahi badu, aurrean izango gaitu.