Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandiori babesa azaltzeko ekitaldiak jendetza bildu du Txaltxa Zelaian
2017/10/21
18:09
eta kitto!
Herritar mordoa bildu da gaur eguerdian Txaltxa Zelaian, Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia eta udal horretan jarduneko idazkari modura lanean ibili zen Iker Rokandio eibartarra espetxeratuko dituztela eta, biei elkartasuna azaldu eta babes-argazkia egiteko. Kartzelara joateko aginduaren berri izan eta gero, Eibarren gaur egin den moduan Pasaian ere herritar ugarik adierazi zuen bien aldeko elkartasuna eta, horrekin batera, zigorra ahal den neurrian arintzeko sinadurak batzen dabiltza. Eibarren hainbat tabernatan laga dituzte sinadurak jasotzeko orriak eta, ekitaldia amaitu aurretik, Agirregabiriak eta Rokandiok jendeari bere babesarengatik eskerrak eman eta oraindik sinatu ez dutenei mesedez sinatzeko eskatu dute. Jarraian daukazue gertatutakoaren berri ematen duen agiria:
AMAIA AGIRREGABIRIA (PASAIAKO ALKATE OHIA) ETA IKER ROKANDIO (PASAIAKO UDALEKO LETRATU OHIA) ESPETXERATU EGINGO DITUZTE
Iker Rokandio Pasaiako Udaleko letratua zena eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohia kartzelan sartuko dituztela jakin dugu.
Nola da posible egoera sinestezin honetara iristea? Pasaiako herritar batek trafikokoarau-hauste bat egin zuen. Bi udaltzainek, isunaz gain, haren aurkako salaketa jarri zuten. Herritarrak isuna ordaindu, eta bere jarrera desegokia izan zela aitortu zuenudaletxean. Salaketak, ordea, epaibidea hartua zuen ordurako. Auzia konpontze aldera, eta asmo onez, administratiboki egin ezin den bidea jorratu zen: salaketa argitu behar zen egunean udaltzainak epaiketara ez joatea adostu zen. Gisa horretara, herritarraren aurkako bide penala bertan behera geratuko zen. Herritarrak, bere aldetik, agintekeria erabiltzeagatik udaltzainen aurkako salaketa ez jartzea adostu zuen. Alegia, bi aldeak ziren onuradun.
Herritarraren aurkako salaketa jarri zuen udaltzainetako batek, ordea, beste salaketabat jarri zuen, baina oraingo honetan alkatearen, idazkariaren eta letratuaren kontra. Auzitegiko epaia zorrotza eta gogorra izan zen: egindakoaren desegokitasunak zazpi urteko gaitasungabetzea eta urtebeteko kartzela ekarri zuen Iker Rokandio letratuarentzat eta Amaia Agirregabiria alkatearentzat. Idazkariarentzat, berriz, absoluzioa ebatzi zuen, bajan zegoelako garai hartan. Hala ere, espetxe zigorra bi urte baino gutxiagokoa izanik, eta aurrekari penalik ez zutenez, kartzelara sartu gabe bete zezaketen zigorra.
Aipatu udaltzainari, nonbait, epaia aski iruditu ez, eta helegitea jarri zuen: zazpi urteko gaitasungabetzeaz gain, zortzi urteko espetxe zigorra eskatu zuen auzipetu guztientzat.
Azken egun hauetan Auzitegiak eman berri duen epaiaren berri izan dugu: idazkaria berriz ere absolbitua izan da, eta Iker Rokandiori eta Amaia Agirregabiriari, gaitasungabetzeaz gain, bi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zaie; beraz, espetxera joan beharko dute.
Alegia, herritar baten trafikoko arau-hausteak eragindako problemari etxe barruko soluzioa emateagatik juridikoki egokia ez den moduan, bi urte eta erdiko espetxealdia udal letratuarentzat eta alkatearentzat.
Iker eta Amaia espetxera joango dira, eta 3. gradua eskatu nahi dugu beraientzat hasiera-hasieratik: ahalik eta sinadura gehien bildu nahi ditugu, Espetxe Zuzendaritzara eramateko.