Amelia Tiganusek hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 11n Eibarren

Sexu-indarkeriari eta garai digitalak dakartzan erronkei buruz ariko da Ipuruako Merkatu Plazan.
Amelia Tiganusek hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 11n Eibarren
2026/01/05 15:03
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Amelia Tiganus aktibista, hezitzaile eta idazle feministak hitzaldia emango du urtarrilaren 11n, zapatua, 11:30ean, Ipuruako Merkatu Plazan. Topaketaren helburua sexu-indarkeriari buruzko kontzientzia piztea eta gai horiek modu ireki eta zintzoan lantzea izango da, bereziki testuinguru digitalean sortzen diren arrisku eta ondorioak aztertuz.

Hitzaldian, Tiganusek teoria feminista eta marko legala uztartuko ditu azterketa kritiko batean, bai ezagutza teorikoetatik abiatuta, bai bere bizipen pertsonaletatik. Antolatzaileen esanetan, jardunaldiak hezkuntza sustatzea eta belaunaldi gazteenak babesteko ekintzak bultzatzea du xede.

Ekimenaren bidez, gizartea sentsibilizatu nahi da sexu-indarkeriak gaur egungo gizartean dituen eraginei buruz, eta prebentzioan eta kontzientziazioan oinarritutako ikuspegi bat eskaintzea.