"Amen aurkako indarkeria instituzional matxista" hitzaldia emango dute AMAVI elkarteko kideek ekainaren 19an
Hitzaldia Andretxean izango da, 18:00etatik aurrera
2024/06/12
12:38
eta kitto!
AMAVIko amak ekainaren 19an, eguaztena, izango dira Andretxean, 18:00etan, eta haien esperientziak kontatuko dizkiete bertaratzen diren guztiei. "AMAVI-Euskadi (Indarkeria Instituzionalaren Biktima diren Emakumeen Elkartea) sortu da indarkeria guztiak eta, bereziki, gure seme-alabek jasaten duten kalte konponezina ikusarazteko", diote elkartetik.
Zergatik sortu da AMAVI
"Ba al dakizu zer den Indarkeria Bikarioa?
Ba al dakizu Indarkeria Instituzional matxistak emakumeen eta haurren aurka egiten duela adingabeen eskubideak urratuz?
Badakizu ezarritako zaintza partekatuen atzean emakumearekiko eta gure seme-alabekiko indarkeria ezkutatzen dela?
Badakizu zer den "SAP faltsua" (gurasoen alienazio sindromea)? Eta "arrancamiento" delakoa?
Emakumeak eta haurrak babesten dituzten legeak sortzen diren aldi berean, emakumeen aurkako indarkeriak, kasu honetan amak eta gure seme-alabak, eboluzionatu egiten dute, indarkeria-modu “sotilagoak” bihurtzen dira, baina, aldi berean, gaiztoagoak, detektatzeko zailak, baina bortitzak".