‘Amianto Fest’ jaia prestatu dute maiatzaren 2rako
2026/04/29
13:15
Silbia Hernandez
Frediyskate skateparkeak zortzi urte betetzen dituela eta, hori ospatzeko Amianto Fest jaialdia antolatu dute maiatzaren 2rako, zapaturako. Goizeko 11:00etatik aurrera hasiko dira jarduerak: tailerrak, tatoo-flash, skate-jam, musika… Eta, hirugarren urtez jarraian, kontzertuak egongo dira Eibarko Gaztetxian, 21:00etatik aurrera. Gal (Bilbo), Lee Kore (Euskal Herria hardcore) eta Hilerri (Goierriko raw punka) taldeek joko dute eta, ondoren, musika nahasketak hasiko dira, Anima eta 90 Grados-en eskutik.